Itzurungo zaldi lasterketa, argazkitan

Juan Luis Romatet 2025ko mai. 4a, 16:10

Zaldi lasterketak jokatu dira gaur eguerdian Itzurun hondartzan, San Telmo jaietako repetizioen barruan. Garaipena etxean geratu da. 

Eguraldia lagun, ehunka lagun bertaratu da Itzurun hondartzara santelmoetako repetizioen barruan antolatutako zaldi lasterketak ikustera. Eneko Urbieta zumaiarrak irabazi du lasterketa, Eneritz Etxabe zumaiarra baita ere, bigarren izan da, eta Xabin Lazkano getariarra hirugarren. 

Egunak eman dituenaren argazki batzuk ikus daitezke hemen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide