Grebara jo dute Auxi enpresako langileek, enpresako zuzendaritzarekin adostasun batera ez direlako iritsi lan erregulazio espedientearen harira. Goizeko lehen orduetan piketeak egin dituzte Estazioko industriguneko lantokian, eta aldarrikapenak kalera eramango dituzte orain: 10:00etan Erribera kalean elkartuko dira, magnolio parean, eta ordu erdi geroago, 10:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan.
Jarraian, Azpeitira joango dira, eta han ere kontzentrazio bana egingo dute. Lehendabizi, 12:00etatik 13:00etara bitartean Sarralle enpresaren aurrean, eta haren amaieran, 13:30ean, Landetako biribilgunean.