Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek Udaberriko Kontzertua emango dute bihar arratsean, Aita Mari zineman. 17:30ean hasita, doinuz beteko dute aretoa, eta ikasturte honetan ikasitako abestiak nahiz abesti klasikoak taularatuko dituzte jendaurrean. Entzunaldirako sarrera librea izango da.