Ziztu bizian igaro da Itzulia Zumaiatik

Juan Luis Romatet 2025ko api. 9a, 14:49

13:45ean pasatu dira txirrindulariak Zumaiako herrigunetik. Total Energies taldeko Fabien Doubeyek erasoa jo du Etxezarreta kalean, eta azkar erantzun diote gainerako txirrindulariek. 

Abian da Zarautz eta Beasain arteko Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa. Kostaldeko herritik abiatu da tropela 13:27ean, eta kostako bidea hartu dute txirrindulariek; Getaria zeharkatu eta gero, Zumaiarantz egin dute horiek.

Etapa hasi eta hogei bat minutura heldu dira ziklistak Zumaiako herrigunera, Santiago hondartza aldetik. Ikuskizuna ere izan da. Izan ere, Etxezarreta kaleko zuzengunean erasoa jo du Total Energies taldeko Fabien Doubey txirrindulari frantziarrak. Azkar erantzun diote beste txirrindulariek, eta haren gurpilean jarri dira Kern Pharma eta Arkea taldeetako bi txirrindulari. Atzetik, metro gutxira, banaka, Groupama, Cofidis eta Jayco taldetako txirrindulariak pasatu dira Zubitxikitik, eta haien ondoren tropela. Ziztu bizian pasatu dira guztiak ere Zumaiako erdigunetik.

Axular ibiltokitik joanda, Txikierdiko biribilgunera heldu dira eta handik Oikiarako bidea hartu dute, Meaga igo baitute berriro Zarautzera itzuli, eta handik etaparekin jarraitzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide