Inauterietako sariak, dagoeneko jabeen eskuetan

Mireia Galarza Bastida

Saridunak, Idoia Echeverria Gertuko ordezkariarekin.

Hain zuzen ere, kartel lehiaketako herritarren saria jaso zuten Irati Gutierrezek eta Noa Aranok. Argazki txokoko sariak, berriz, Okto Puxi eta Durum Kebab taldeentzako izan ziren.

Inauteriak igarota, bertako lehiaketetako irabazleek dagoeneko jaso dituzte sariak. Idoia Echeverria Gertuko ordezkaria arduratu zen sariak banatzeaz, eta horiek jasotzeko elkartu ziren Oxford aretoan. 

Hain zuzen ere, kartel lehiaketako herritarren saria jaso zuten Irati Gutierrezek eta Noa Aranok, eta 50 euroko bono bana eskuratu dute Gertuko dendetan erosketak egiteko. Argazki txokoko sariak, berriz, Okto Puxi eta Durum Kebab taldeentzako izan ziren. Horiek, hurrenez hurren, 80 euroko eta 200 euroko bonoa izango dute Gertuko saltokietan erabiltzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide