Txarangaz eta mozorro festaz gain, mozorro onena hautatzeko lehiaketak izan ziren atzo arratsaldean. Eusebio Gurrutxaga plazan elkartu ziren haurren mozorro festa egiteko, eta jarraian eman zioten hasiera lehiaketari. Askotariko jantziak ikusi ahal izan ziren atzokoan: animaliez, minionez nahiz barrakez jantzi ziren zumaiarrak, eta kolorez bete zuten Beheko plaza.
Hiru sari banatu zituzten haurren lehiaketan: taldekako 0 eta 8 urte artekoen kategorian, zoologikoko animaliak saritu zituzten. Bikote onenaren saria eskuratu zuten 80ko hamarkadakoek, eta 9 eta 16 urte arteko talde onenarena, berriz, txikiteroek.
Argazkiak: Miriam Romatet.