Ekuatore Ginearekin jokatuko du Shalma Midje futbolari zumaiarrak

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 30a, 11:00

Shalma Midje Zumaiakorekin jokatzen. (Maria Lopez)

Datorren urtean jokatuko duten Afrikako Kopara sailkatzeko kanporaketetarako deitu dute futbolari zumaiarra. Otsailaren 20tik aurrera bi partida jokatuko ditu Ekuatore Gineako selekzioarekin.

Zumaiako Futbol Taldeko jokalari Shalma Midjek Ekuatore Gineako selekzioarekin aritzeko deia jaso berri du. Ekuatore Gineako Futbol Federazioaren (FEGUIFUT) idazkaritza nagusiak jakinarazi zien Emakumezkoen Ohorezko Erregional taldeko jokalaria hurrengo partidetarako deitu dutela. Zehazki, datorren urtean, 2026an, jokatuko dute Afrikako Kopako kanporaketetarako hautatu dute futbolari zumaiarra.

Deialdi honetan bi partida jokatuko ditu Midjek, biak ere Tanzaniaren aurka. Lehena otsailaren 20an izango da, Tanzaniako hiruburu Dar Es Salaamen; itzulerako, berriz, otsailaren 26an Ekuatore Gineako hiriburu Malabon. Otsailaren 8an abiatuko da zumaiarra Ekuatore Gineara, eta hilaren 27an itzuliko da.

Bere poza erakutsi du Zumaiako Futbol Taldeak Instagram bidez partekatutako edukian: "Zorte on Shalma!!! Ikaragarria lortu duzuna, oso harro gaude zuretaz!".

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Zumaiako Futbol Taldea (@zumaiakofutbol)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide