'Arlote bat' haurrentzako saioa, urte berriko arte eszenikoen lehen proposamena

Juan Luis Romatet 2025ko urt. 9a, 11:09

Ekain pailazoa.

Ekain pailazoak Arlote bat haurrentzako ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko ditu igandean, 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak aurrez daude salgai. 

Neguko oporraldiko atsedenaldiaren ondoren, igandean izango da Aita Marin Zumaiako arte eszenikoen eskaintzako urteko lehen proposamena. Haurrentzako ikuskizun bat izango da: Ekain pailazoaren Arlote bat ikuskizuna, hain zuzen ere. Bi emanaldi eskainiko ditu egun berean, 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Bietarako sarrerak oraindik salgai daude Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean. Eguerdiko saiorako badaude oraindik sarrera batzuk, baina arratsaldekorako ia agortu dira. Sarreren prezioa 4,25 euro izango da.

Sinopsia

Arlote bat umorez eta hausnarketaz beteriko lana da. Ekainek herriko arauak desafiatzen dituen arlote baten papera egiten du, desberdin ikusten dutenen barre eta komentarioei aurre eginez. Bere izateko modu bakarraren bidez, aniztasunaren eta sormenaren balioa erakusten du, askotan desberdina denaren beldur den mundu batean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide