Berrehun urtean euskarak izandako gorabeherak aztertzen aritu zen Imanol Azkue urte eta erdiz Zumaiako Udalaren beka bati esker, eta 2020an aurkeztu zuen ikerlana.
Bi urte eta erdiz geldirik izan zuen lana, baina gero, 2024ko apirila bitarte, Baleike aldizkarian argitaratu zituen azterlan handi haren txatalak, kapituluka. Hamaika argi gure euskarari izenburupean, liburu batean argitaratu ditu orain haiek guztiak, Baleike kultur elkartearen eskutik.
Bihar, Euskararen Egunaren bezperan, emango dute liburua argitara. Alondegia kultur etxeko ganbaran izango da aurkezpen ekitaldia, 19:00etan hasita.