Hartzekodunen lehiaketara joango da Astilleros Balenciaga eta jarduera etengo dute

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 21a, 09:54

Ontzi bat egiten Balenciaga ontzioletan.

Berregikuraketa plana atzera bota du finantziazioa bermatuko lukeen Cofides funtsak, eta, ondorioz, jarduera etengo dute Zumaiako ontziolak. 

Atzo arratsaldez batzarra egin zuten Astilleros Balenciaga enpresan, eta zuzendaritzak langileei esan zien urriaren hasieran onartutako berregikuraketa plana atzera bota duela lan berrien finantziazioa bermatuko lukeen Cofides inbertsio funtsak. Hura da, gainera, Balenciagaren hartzekodun nagusienetakoa. Ondorioz, enpresa hartzekodunen lehiaketara joango da, eta jarduera etengo du ontziolak. 

Informazio gehiago jaso ahala osatuko du albistea hedabide honek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide