Itzurunbidea eta Larretxo arteko igogailuaren lanak lizitatuko dituzte

Juan Luis Romatet 2024ko aza. 13a, 16:00

Itzurunbidea.

Deialdian parte hartu nahiko duten enpresek azaroaren 28ra arte izango dute proposamenak aurkezteko epea. 

Itzurunbidea eta Larretxo auzategia lotuko dituen igogailuaren proiektuari beste bultzada bat eman nahi dio udalak. Lehen deialdiak ez zen izan interesa aurkeztu zuen enpresarik, eta horregatik aurrekontua %20 igotzeko apostua egin du udalak, "obra horren beharra ikusita eta kontratugileek eskaintzak aurkez ditzaten erraztu asmoz". Proiektua dagoeneko eginda dago –Barru Arkitektura SLP enpresak diseinatu du–, eta obren aurrekontua 674.668 eurokoa da.

Lan hauek Itzurunbidea pasealekua eta Larretxo auzategia lotuko dituzte igogailu bidez, eta bizilagunen zein bisitarien mugikortasuna eta auzo barruko irisgarritasuna hobetzea dute helburu, udalaren esanetan.

Bigarren deialdi honetara aurkeztu nahiko duten enpresek azaroaren 28a dute beharrezko dokumentazioa erakusteko epea. Interesdunek Zumaiako kontratugilearen profilean kontsulta dezakete lizitazioaren inguruko dokumentazio osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide