Giro ederrean ospatu dituzte festak Artadin

Mireia Galarza Bastida 2024ko ira. 30a, 09:00

Atzo arratsaldean, festa amaitzeko, pottokak eta Izeta eskolako herri kirol erakustaldia izan ziren, baita Andoni Egaña eta Amets Arzalluz bertsolariak ere.

Larunbat goizean hasi eta igande arratsaldera bitartean, samielak ospatu dituzte Artadin. Auzo txikia izanagatik, baina, giro aparta nagusitu da antolatu dituzten ekintzetan. Izan ere, dozenaka haur zein helduk parte hartu dute horietan.

Atzo arratsaldean, festa amaitzeko, pottokak eta Izeta eskolako herri kirol erakustaldia izan ziren, baita Andoni Egaña eta Amets Arzalluz bertsolariak ere. Atzo arratsaldekoa ez zen izan, ordea, bertsolariak entzuteko aukera bakarra; larunbat iluntzean bertso afaria egin baitzuten Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaranekin. Horretaz gain, txakolin eta sagardo dastaketa, meza eta pilota partidak izan dira Artadin asteburuan, baita umeentzako puzgarriak ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide