Antzerkiko eta dantzako saio irekiak antolatu ditu Musika eta Dantza Eskolak datorren asterako

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 8a, 13:00

Garazi Etxaburu dantzariak ostegunean eskainiko du saio irekia.

Esti Curielek emango du antzerkikoa asteazkenean eta Garazi Etxaburuk dantzakoa ostegunean. 

Ikasturte berrira mira jarrita, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak bi saio antolatu ditu datorren asterako. Hala, saio ireki bana egingo da asteazkenean eta ostegunean.

Asteazkenean, hilaren 11n, antzerkiko saio irekia eskainiko du Esti Curiel aktore zumaiarrak. Helduei zuzendutako jarduera izango da eta Ubillosen emango du, 19:30etik 20:30era bitartean.

Ostegunean, berriz, irailaren 12an, dantza garaikideko saio irekiko proposatuko du Garazi Etxaburu dantzariak. 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioa izango da, eta Zumaiena ikastetxeko aretoan emango da, 19:30etik 20:30era bitartean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide