Bertakoa eta garaikoa, ekoizleen eskutik

Maria Maya Manterola

Eusebio Gurrutxaga plazan elkartu dira dozena bat ekoizle, eta herritarrek beren eskutik produktuak erosteaz gain, zenbait errezeta ezagutzeko aukera izan dute Miriam Chefintegrativarekin.

Azoka ekologikoan elkartu da gaur herritar andana. Eusebio Gurrutxaga plazan izan da hitzordua, eta 10:00etatik hasita 14:00etara bitarte, dozena bat ekoizleren produktuak erosteko aukera izan dute herritarrek. 

Zumaiako Udalak Biolur eta Urkomerekin batera antolatutako ekintza da, eta azokaz gain, 12:00etatik aurrera, Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoa ekoerrezetak ezagutzeko aukera izan dute Miriam Chefintegrativarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide