Dinastia Etxabe txapelketa heldu da bere amaierara. Hilabetez jokatu dituzte jardunaldiak Aitzurin, eta atzo, ostegunarekin jokatu zituzten zesta-puntako nagusien kategoriako eta eskuzko gazte kategoriako eta 23 urtez azpikoeneko finalak.
Zesta-puntako finalarekin ekin zioten jardunaldiari Aitzurin. Celaya-Cabanillas bikoteak irabazi zuen finala Basterra-Uretaren aurka, set bakarra galduta: 7-12, 12-11 eta 5-3. Ondoren ekin zieten eskuzko bi partidei.
Oier Ibarluzeak (Lapke) eta Jokin Artetxek (Ilunpe) jantzi dute txapela gazteen mailan. 22-17 gainditu zituzten Aritz Olaizola (Abantzu) eta Mikel Leonet (Oiarpe). Irabazleek lehen partzialean aldea atera zuten, eta hori markagailuan islatu zen. Hala ere, aurkariek azkar erreakzionatu zuten, eta 9-8 aurretik jarri ziren. Lehia nahiko bizia izan zen, bi bikoteak batera iritsi ziren erdialdera, baina Leonet oiartzuarrak eskuineko eskua kaltetu zuen eta esku horrekin ezin izan zituen pilotakada gehiago eman.
Azpirozek partida bikaina egin zuen eta nagusitasun handia lortu zuen. Hala eta guztiz ere, ia mugara iritsi behar izan zuten, eta zalantzazko eta larridurazko uneak igaro behar izan zituzten gainditzeko. Azkenean, Astigarragako aurrelariak partida ixtea lortu zuen.