Olinpiar Jokoak 2024

Gonzalez Etxabarrik ezin izan du bigarren kanporaketa gainditu

Maria Maya Manterola 2024ko uzt. 29a, 15:30

Argazkia: Utzitakoa.

Bart jokatu du surflari zumaiarrak Olinpiar Jokoetako bigarren kanporaketa. Anat Lelior israeldarraren aurka aritu da, eta ezin izan du haren puntuazioa gainditu.

Bigarren kanporaketara arte iritsi da Janire Gonzalez Etxabarri Parisko Olinpiar Jokoetan. Teahupo'oko (Tahiti) uretan ari dira jokatzen surf probak, eta larunbateko jardunaldiaren ondoren, bart izan du bigarren aukera zumaiarrak. 

Anat Leilor israeldarra izan du aurkari bigarren kanporaketako zortzigarren mangan. Gonzalez Etxabarrik 2.80 puntu eskas lortu ditu (2.50 eta 0.30), Leilorren 11.00 punturen aldean. Bigarren kanporaketa horretan bigarren puntuazio altuena lortu du Leilorrek, Johanne Defay frantziarraren ondoren. Beraz, zumaiarrak bart jokatu du Jokoetako azken jardunaldia. 

Erostarbe larunbatean zuzenean sailkatu zen gaur iluntzean jokatuko duen hirugarren kanporaketara. Bart jokaturiko jardunaldiaren ondoren, argitu da nor izango duen aurkari: Shino Matsudarekin arituko da, bosgarren mangan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide