Urrezko domina irabazi du Annette Gonzalez Etxabarrik junior mailako Europako Surf Txapelketan

Juan Luis Romatet

Annette Gonzalez Etxabarri artxiboko irudi batean.

Espainiako selekzioak taldekako garaipena erdietsi du azken egunotan Portugalen jokatutako txapelketan.

Urrezko domina lortu du Annette Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarrak Portugalen jokatu duten junior mailako Europako Surf Txapelketan. 18 urtez azpikoen kategorian lortu du garaipena surflari gazteak.

Emaitza horrei, eta Espainiako selekzioko beste kideek beraien aldetik lortutakoei esker, taldekako garaipena erdietsi du Espainiako selekzioak Portugalgo Santa Cruz herrian jokatutako txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide