San Pedro jaiak 2024 Urola Kosta

Euripean, baina egin dituzte San Pedro eguneko goizeko ekintzak

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 29a, 17:00

Eusebio Gurrutxaga plazak ez badu ere ohiko irudia eskaini, Zumaiako Bandak ez du hutsik egin, eta pasodobleen kontzertua eskaini dute. Umeentzako jolasak ere izan dira bertan. 

Euripean, baina Zumaiako Bandak ez du hutsik egin, eta pasodobleen kontzertua eskaini du eguardian. Ez du Eusebio Gurrutxaga plazak ohiko irudia eskaini, aulkiak plazan zehar banatuta eta ia denak beteta. Bada, horren partez, aterkiak izan dira nagusi.

Hala eta guztiz ere, hainbat herritarrek ez dute hutsik egin hitzordura, eta euriaren hotsaz harago, bandako musika tresnen doinu goxoak entzun dituzte. Horretaz gain, hori ere aterpean, umeentzako jolasak ere egon dira. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide