Verdini dantza taldeak Hotzikarak ikuskizuna taularatuko du bihar, larunbata, Zumaian. Urritasunen bat duten pertsonek osatzen dute taldea, eta dantzarekiko maitasunak elkartzen ditu.
Ikuskizun horretan, gogoeta ugari bildu dituzte, eta ikuslea mundu liluragarri batean murgilduko da haiekin, gorputzean hotzikarak sentitzeraino. Odietan eskainiko dute ikuskizuna, 19:00etan hasita.