Ikasturte amaierara heldu da Zumaiako Musika eta Dantza Eskola. Azken asteotan ikasgai desberdinetako ikasleek urtean zehar ikasitako erakutsi dute Zumaiako leku desberdinetan. Bihar, berriz, kurtso amaierako kontzertua emango dute ikasle zein irakasleek. Emanaldia 18:30ean izango da, Herri Eskolako frontoiaren alboan dagoen aterpean. Formatu desberdinetan arituko dira adin tarte ezberdineko ikasleak.