Jendetza bildu du osasun publikoaren alde egindako elkarretaratzeak

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 10a, 15:30

Elkarretaratzea Osasun zentroaren aurrean. (Pedro Amundarain)

Dozenaka lagun bildu dira Zumaiako osasun zentroaren aurrean osasungintza publikoaren aldeko herri plataformak eta Zumaiako jubilatuen eta pentsiodunen plataformak deituta.

Zumaiako osasun zentroak bizi duen egoera kezkagarriak bultzatuta, dozenaka herritar elkarretaratu dira gaur eguerdian herriko anbulatorioaren aurrean. Zumaian sortu berri duten osasungintza publikoaren aldeko plataformak –gaur arratsaldean egingo dute taldea aurkezteko bilera irekia– eta jubilatuen eta pentsiodunen plataformak egindako elkarretaratze deialdia izan da. 

Anbulatorioan gaur egun bizi den egoerak kezka sortu du herritarren artean. Hala, duela bi aste egoera hori konpontzea eskatzen zuen mozioa onartu zuen Zumaiako Udaleko maiatzeko ohiko plenoak. Ondoren etorri dira herri plataformaren sorrera eta pentsiodunek egindako elkarretaratze deialdia. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide