Hirigintza inklusiboari buruzko hitzaldia izango da gaur arratsaldez Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko eka. 4a, 08:48

Zuloaga plazako ikuspegia. (Juan Luis Romatet)

Paula Amuchastegui arkitektoak emango du hitzaldia, 18:30etik aurrera. Saioa euskaraz izango da, baina gaztelaniarako itzulpena ere eskainiko dute.

Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da gaur arratsaldez, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Paula Amuchastegui arkitektoa izango da hizlaria. Zumaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua gidatzen ari den Erdu estudioko kidea da hizlaria. Solasaldia euskaraz eskainiko du, baina gaztelaniarako itzulpena ere izango dute bertaratuko direnek. 

Arkitektoak hitzaldian zehar landuko dituen gaiak izango dira, besteak beste, eguneroko mugikortasuna, etxebizitzarako sarbidea, zaintzarako espazioak eta Zumaiako puntu kritikoak. Udalaren arabera, topaketa honen helburua da "hirigintza inklusiboaren eta genero ikuspegiaren oinarrizko gakoak eskaintzea herritarrei, eta horiek prozesuan parte hartzera gonbidatzea". 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide