EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Zumaian

Maria Maya Manterola 2024ko api. 21a, 21:30

Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuta, 400 boto gehiago zenbatu ditu koalizioak. EAJk ez du beherakada handirik izan, eta bigarren alderdi bozkatuena izan da Zumaian. 

Eusko Legebiltzarrerako bozetako behin betiko emaitzak eman ditu jada Eusko Jaurlaritzak, eta datu horien arabera, EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Zumaian, 2.469 boto zenbatuta. 400 bototik gorako igoerarekin hobetu du 2020 hauteskundeetako emaitza. 

EAJ izan da bigarren alderdi bozkatuena. Jeltzaleek 1.659 boto jaso dituzte, koalizioak baino 810 gutxiago. Duela lau urteko hauteskundeetatik 31 boto galdu ditu EAJk. 

PSE-EE izan da hirugarren alderdia Zumaian. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 55 boto gehiago jaso dituzte: 479 gaur; 424 2020an. 

Sumarrek, berriz, 96 boto jaso ditu Zumaian lehenbizikoz aurkeztutako Eusko Legebiltzarrerako bozetan. Ahal dugu alderdiak 92 boto jaso ditu; Elkarrekin Podemosek 214 jaso zituen orain lau urte. PPk boto gutxi batzuk gehiago bildu ditu: 96 jaso ditu gaur; 62 aurreko hauteskundeetan. VOXeko boto emaileek ere gora egin dute, 2020ko 25 bototik 92ra igarota. 

Zumaian, guztira, 7.871 pertsona zeuden botoa ematera deituta. Hautesleen %63,84k eman dute boza gaurkoan. Nabarmen egin du gora duela lau urtetik, hogei puntu, %40,69koa izan baitzen orduan parte hartzea.

     

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide