Bigarren eta hirugarren egin dute Zumaiak eta Zarautzek Portugaleten

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 16a, 11:50

ETE eta KAE 1 ligetako jardunaldia jokatu dute gaur goizean Portugaleten. Bigarren txandan aritu dira eskualdeko bi ordezkariak, eta bandera eskuratu duen Kaikurekin lehia bizia izan dute azken unera arte. Orio B traineruak, berriz, ezin izan dio atzoko garaipenari eutsi.

Portugaleten izan dira gaur ETE eta KAE 2 ligetako jardunaldiak. Emakumezkoek asteburu honetako lehen hitzordua zuten gaurkoa, eta bikain aritu dira Zarauzko eta Zumaiako traineruak. KAE 2 ligan, berriz, Oriok ezin izan dio atzoko garaipenari eutsi, eta bigarren egin du, Portugalete etxekoen atzetik. 

ETE ligako estropada jokatu dute lehenbizi. Bigarren txandan aritu dira Zarautz Gesalaga Okelan eta Zumaiako Telmo Deun, eta lehen luzean zarauztarrak izan dira bizkorrenak. Behin ziaboga emanda, ordea, Kaikuk eta Zumaiak segundo batzuk irabazi dituzte, eta azken metroetara arte lehia bizia izan dute hiru ontziek. Kaikuk eskuratu du garaipena, eta bi segundo beranduago helmugaratu dira Zumaia eta Zarautz, hurrenez hurren, bigarren eta hirugarren. Sailkapen orokorrean bigarren da Zumaia Kaiku liderra baino bi puntu gutxiagorekin, eta laugarren Zarautz. 

SAILKAPENA

  ELKARTEA DENBORA
Kaiku Nortegas 10:51,84  
Zumaiako Telmo Deun A.k.e.. 10:53,65  
Zarautz Gesalaga Okelan 10:53,92  
Astillero 11:06,01  
Deusto-bilbao 11:11,70  
Ondarroa 11:14,55  
Hernani 11:16,45  
Portugalete 11:45,51  

Jarraian, KAE 2 ligako estropadari eman diote hasiera. Bigarren txandan aritu da Orioko gizonezkoen bigarren taldea, eta estropada ondo hasi badu ere, Portugalete etxekoak lehen ziabogara heltzerako hartu du aurrea. Gertutik jarraitu dute oriotarrek, baina azken luzean Portugaletek alde handiagoa ateratzea lortu du, eta beraiek eskuratu dute etxeko bandera. Dena den, Orio da nagusi sailkapen orokorrean, 7 puntuko aldearekin. 

SAILKAPENA

  ELKARTEA DENBORA
Portugalete 20:27,78  
Donostiarra 20:43,85  
Orio 20:50,37  
San Juan CMO Valves 20:51,11  
Hibaika Arraun Elkartea 20:54,70  
Mutriku 21:06,59  
Astillero 21:07,89  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide