Goizean botatako kazkabarrak kalte nabarmenak eragin ditu herrian. Erretenak, teilatuak eta luzeroak txikitu ditu hainbat eraikinetan, eta baita lorategiak eta baratzeak hondatu ere. Asko izan dira kazkabarra amaitutakoan beren ibilgailuetara gerturatu diren herritarrak, eta mailatuta nahiz kristalak hautsita topatu dituzte horietako batzuk. Obretan den Komentua ere urak hartu du.
Udala momentuz kalteak zenbaterainokoak izan diren aztertzen ari da.