Udal hauteskundeetara aurkeztuko diren zerrendak erakutsi zituen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak pasa den astean. Zumaiari dagokionez, behin behineko iragarpen hartan Zumaiako Burujabetza zerrenda agertzen zen EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta PPrekin batera.
Behin zerrendak aztertuta –herri plataformaren kasuan sinadura kopuru jakin bat aurkeztu behar zuen–, hauteskunde batzordeak atzera bota du Zumaiako Burujabetza plataformaren zerrenda eta, beraz, ez du maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan parte hartuko.
500 sinadura behar
Horren harira, Zumaiako Burujabetza herri plataformako zerrendaburu Iñigo Iribarrek, ohar baten bidez, azalpenak eman nahi izan ditu hauteskundeetara aurkezteko aukerarik ez izatearen inguruan.
Oharrean dioenez, sinadura kopuru "izugarria" eskatu zien hauteskunde batzordeak "ondo interpretatzen ez dakien arau batzuetan oinarrituta". Hauteskundeetara aurkeztu ahal izateko 500 sinadura lortu behar zituen plataformak. Azkenean, 350 sinadura bildu zituztela dio Iribarrek. "Nahikoa izan zitekeen kontutan hartuta hauteskunde erroldan 7.000 biztanle inguru garela. Ez horrela errolda orokorrean, non 10.040 biztanle garen", dio.
Gaineratzen duenez, 10.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerrietan 500 sinadura behar dituzte herri plataformek hauteskundeetara aurkezteko, eta 10.000 biztanletik beherakoen 100. "Ez ziguten argi esan hasiera batean zein errolda hartuko zuten erreferente bezala. Hasiera batean ontzat eman zuten gure proposamena 100 sinadurarekin. Gero ezetz. Hurrengo egunean baietz berriro, gero ezetz". Iribarrek salatu duenez, "mareatu egin" dituzte, eta zerrenda osatzen dutenen arabera, "ez da normala hainbeste traba jartzea herritarren ekimen bati".
Behin betiko zerrendak
Hauek dira maiatzaren 28ko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiak eta hautagaiak.
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
Titularrak.
1. Iñaki Ostolaza Esnal.
2. Argi Yeregui Egaña.
3. Aitor Manterola Garate.
4. Marina Bidasoro Arozena.
5. Asier Arakistain Alberdi.
6. Maite Egaña Larrañaga.
7. Unai Larrañaga Uranga.
8. Joxe Mari Azkue Castillo.
9. Nerea Goiria Mendiolea.
10. Itziar Etxabe Etxabe.
11. Unai Egaña Esteibar.
12. Eider Manzisidor Arriaga.
13. Aitor Olaziregi Iribar.
14. Olatz Zulaika Alkorta.
15. Ainitze Aizpurua Barrena.
16. Karmelo Fernandez De Arroiabe Arakistain.
17. Begoña Urkidi Ostolaza.
Ordezkoak
1. Alazne Etxabe Salegi.
2. Arkaitz Aizpurua Agirretxe.
3. Juan Luis Alberdi Sesma.
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
1. Jose Miguel Antia Albizu.
2. Iker Mardaras Arrieta.
3. Ainhoa Illarramendi Azkue.
4. Xabier Odriozola Etxaniz.
5. Mireia Aranbarri Ieregi.
6. Ander Olaizola Esnal.
7. Elene Lazkano Aizpurua.
8. Eusebio Larrañaga Sudupe.
9. Edurne Egaña Manterola.
10. Lide Amilibia Bergaretxe.
11. Javier Salvador Villa.
12. Miren Lorea Esnal Laskibar.
13. Ramon Gaztañaga Azpiazu.
14. Xabier Urrutia Elorza.
15. Arantzazu Arrizabalaga Olaizola.
16. Asier Esnal Albizu.
17. Arantxa Tapia Otaegi.
Ordezkoak
1. Isidro Fernandez Etxabe.
2. Paula Esnal Osa.
3. Arantzazu Florez Tapia.
Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
Titularrak
1. Duñike Agirrezabalaga Ugarte.
2. Maria Arritokieta (Arritxu) Marañon Basarte.
3. Felipe Gutierrez Servan.
4. Catalina Galiano Garrido.
5. Florencio Hernandez Montero.
6. Jose Maria Arratibel Rauleaga.
7. Nerea Rodriguez Julio (Independentea).
8. Enrique Rubio Mendez.
9. Maria Carmen Retenaga Eraña.
10. Emiliano Cabañas Gonzalez.
11. Ana Añibarro Zubizarreta.
12. Baltasar Calderon Tena.
13. Maria Asuncion Arrieta Unzueta.
14. Florencio Sarasqueta Retolaza.
15. Modesto Delgado Sandobal.
16. Maria Carmen Rodriguez Sanchez.
17. Jesus Maria Iparraguirre Sanz.
Partido Popular (PP)
Titularrak
1. Jose Ignacio Echeverria Echaniz.
2. Mercedes Zarzalejo Carbajo.
3. Marta Marban De Frutos.
4. Ana Collado Jimenez.
5. Alvaro Salazar Perez.
6. Maria Pilar Bonilla Corral.
7. Beatriz Vazquez Martin.
8. Jose Maria Espuny Moyano.
9. Carlos Echave Rasines.
10. Fernando Escribano Torres.
11. Monica Valero Cardenas.
12. Carmen Valentin-Gamazo Valle.
13. Angel Donesteve Velazquez-Gaztelu.
14. Ana Maria Teigell Ena.
15. Pedro Jose Dominguez Huidobro.
16. Maria Cruz Sayago Del Viso.
17. David Diaz Espinos.
Ordezkoak
1. Carlos Ferreira Enguidanos.