Euskara arnas

Esther Cruz: "Aberastasuna eman dit euskarak"

Erredakzioa 2022ko aza. 19a, 19:00

Euskal Herrian bizi da Esther Cruz murtziarra duela 20 urte pasatxotik, lehenik Donostian eta gero Zumaian. Iritsi berritan hasi zen euskara ikasten, eta bizimodua euskaraz egiten du aspalditik. Hizkuntzarekin izan duen eta duen harremanaz aritu da hura Maria Maya Manterola kazetariarekin solasean, UKTk Euskaraldia dela-eta datozen asteetan egingo duen Euskara arnas bideo bidezko elkarrizketen eta erreportajeen serierako.

Murtziakoa izatez, Esther Cruz Euskal Herrian bizi da duela 23 urtetik, lehenik Donostian eta gero Zumaian. Iritsi berritan hasi zen euskara ikasten, eta ordutik, euskara ikasteko eta hobetzeko prozesuan dago murgilduta. Bizimodua euskaraz egiten duela azaldu du Cruzek, eta "disfrutatu" egiten duela hori horrela delako. Euskararekin izan duen harremanaz, euskararekin izan duen bizipenaz eta euskarak urteotan eman dion guztiaz hitz egin du hark Maria Maya Manterola kazetariarekin.

Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) Euskaraldia dela-eta osatu duen Euskara arnas seriearen barruko ikus-entzunezkoetako bigarren protagonista da Cruz. Datozen egunetan –Euskaraldiak irauten duen bitartean, egunero– UKTk argitaratuko dituen euskaldunberriei egindako elkarrizketetako bigarrena da honako hau, eta datozen egunetan eskualdeko gainerako herrietako protagonista banaren bideoak argitaratuko ditu taldeak. Gainera, Urola Kostako Hitza egunkarian euskarari lotutako hainbat erreportaje irakurri ahal izango dira datozen asteetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide