Ehunka lagunek dantzatu dute Euskaraldiaren doinura

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 18a, 12:30

Beheko plazatik Amaiara plazara, hainbatetan dantzatu zuten Euskaraldiaren abestiaren koreografia. Haur, gazte zein heldu, adin guztietako herritarrak batu zituen ekimenak.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, eta girotze lanetan buru belarri ari dira antolatzaileak. Edozein bilkurak balio du Euskaraldiari haizea emateko, eta atzoko Olarro Eguna ez zen gutxiagorako izan. Euskaraldirako egin duten abestiaren doinuetara, Beheko plazatik Amaia plazara kalejira jendetsua egin zuten ehunka herritarrek, eta hainbatetan dantzatu zuten ondo ikasitako koreografia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide