Dozenaka lagunek parte hartu dute Iraeta eta Narrondo arteko bidegorriaren aldeko martxan

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2017ko urr. 28a, 15:05

Iraeta eta Narrondo arteko zatia eraikitzea falta da Urola bailarako bidegorri sarea lotzeko, eta zati hori egin dezatela eskatu dute dozenaka lagunek gaur goizean 'Herriak lotu, bidegorria amaitu' lelopean egin duten martxarekin. Bi zatitan egin dute martxa: zati bat Lasaotik abiatu da; eta, bestea, Zumaiatik. 12:30ak aldean ekitaldia egin dute Arroako biribilgunean.

Zestoa eta Zumaia lotzeko falta den bidegorri zatia egin dezatela eskatzeko martxa egin dute gaur, zapatua, dozenaka lagunek, Herriak lotu, bidegorria amaitu lelopean. Goizeko 10:30ean abiatu da martxaren zati bat Lasaotik, eta handik gutxira bigarrena, Zumaiatik. Izan ere, Iraeta eta Narrondo arteko zatia eraikitzea falta da Urola bailarako bidegorri sarea lotzeko. Lasaotik abiatu den martxaren zatia Zestoako herrigunetik ere pasatu da, eta Zumaiatik zetozen lagunekin Arroako biribilgunean, autobiderako sarbidearen ondoan dagoenean, elkartu dira. Han ekitalditxoa egin dute, eta, ondoren, pitxoez eta musikaz gozatu ahal izan dute herritarrek Arroabean. Urteak daramatzate Arroabeko bizilagunek bidegorriaren zatia egiteko eskatzen, eta azken urte eta erdian gaia gizarteratzeko hainbat egitasmo eta bilera egin dituzte. [flickr_set id="72157687654359581"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide