Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak fanzineak egiteko tailerra antolatu du urriaren 2tik abenduaren 18ra bitartean, eta izena emateko epea bihar amaituko da. Horretarako, Alondegia kultur etxera joan, 943.86 10 56 telefonora deitu edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke.
Hamasei eta hogeita hamar urte bitarteko gazteek har dezakete parte ikastaroan. Saioak Alondegian egingo dituzte, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.