Zuloa estalita, zabaldu dute Zumaiako Moilaberriko zubia

Baleike.Eus 2017ko abu. 22a, 11:10

Eguerdi partera arte itxita egon da Zumaiako Moilaberriko zubia, xafla zati bat falta delako. Zuloa estalita, baina, zabaldu dute berriro ere pasabidea.

Zabalik dago Moilaberriko zubia. (Baleike.eus) Zubiko xafla zati oso bat falta zen gaur goizean Zumaiako Moilaberrin, eta udalak zubia ixtea erabaki du gaur goizean. Dena den, zuloa tapatu dute ordu gutxitan, eta dagoeneko zabalik da oinezkoentzat pasabidea. Moilaberriko zubiaren azalera osatzen duten xaflen egoera nahiko ahula da azken aldian, batez ere, Moilaberriko aldean. Orain egun batzuk ere, zati bat hautsita agertu zen. Udalak irail aldean zubia berritzeko lanak egitea aurreikusten du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide