Zumaiako San Jose auzoko igogailu proposamenei boza emateko epea zabaldu du udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 13a

Guztira, 13 diseinu jaso ditu udalak, eta balorazioa egin ostean, horietatik bost hautatu ditu. Herritarrek proiektuei botoa emateko aukera izango dute maiatzaren 2ra bitartean.

Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plazaren eta San Juan egoitzaren artean igogailua jartzeko urratsak egiten ari da udala. Joan den urtearen bukaeran proiektua gauzatzeko ezinbestekoa zen lursaila erosi zuen erakundeak, eta urtarrilean arkitektoei zuzendutako ideia lehiaketa zabaldu zuen. Guztira, 13 diseinu jaso ditu udalak, eta balorazioa egin ostean, horietatik bost hautatu ditu. Hala, gaurtik aurrera izango dute herritarrek gehien gustatzen zaien proiektuaren aldeko boza emateko aukera. Gaurtik aurrera proiektuak ikusgai izango dira Beheko plazako adinekoen egoitzako jatetxean. Han bertan edo Internet bidez eman ahalko dute herritarrek boza maiatzaren 2ra bitartean. Herritar bakoitzak boto bat eman ahal izango du, eta webgunean nahiz egoitzan bozkatzeko ezinbestekoa izango da NANa aurkeztea. Udalak jakinarazi du, oporren ostean, herritarrekin bilera egingo duela Hogarrean, proposamen bakoitzaren nondik norakoak azaltzeko eta horien inguruko zalantzak argitzek. Behin parte-hartze prozesua amaituta, epaimahaiak aurrez emandako puntuazioari gehituko zaizkio herritarren botoak. Puntu gehien lortzen duen proiektua gauzatuko du udalak. Bost proiektu proposamenak Baleike.eus-en ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide