Zergak eta tasak onartu ditu 2017rako Zumaiako Udalak

Baleike.Eus 2016ko urriaren 17a

Ostegunean onartu zuen ordenantza Udalbatzak, EAJren eta PSEren aldeko botoekin, eta EH Bildurekin kontrakoarekin. Ura, hondakinak, kirol patronatuaren tasak, Ludoteka eta Udalekuak igo egingo dira; jaitsiera nabarmena izango dute etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezioak, eta hobari garrantzitsuak izango dituzte gutxi kutsatzen duten autoek. Tasa berriak ere ezarri dituzte.

(baleike.eus) Udalaren irizpide nagusia tasak eta zergak ez igotzea izan zen arren, zenbait kasutan egokitzapenak egitea erabaki dute. Udalak arrazoitu duenez, kasu batzuetan tasak igo egin behar izan dira urtetik urtera pilatutako defizitari aurre egiteko, aurrekontuetan oreka bilatze aldera. Nabarmenak dira, esate baterako, Ludotekaren eta Udalekuen kasuak: Udalekuen defizita %71,81ekoa da eta Ludotekarena %87,53koa. Azken bi urteotan zergak eta tasak ez dira igo, baina bai zuzeneko zein zeharkako hainbat gastu. Igoko diren tasak: Ura: %1 Hondakinak: %8 Kirol Patronatuko ikastaroak: %1 Kirol Patronatuko bazkide kuota: %1,42. 3-21 urte artekoei ez zaie igoera hau aplikatuko. Udalekuak: hileko kuota 5,40 euro igoko da. Ludoteka: urteko kuota 7 euro igoko da. Baina badira jaitsiko diren tasak ere. Aipagarriena, etxez etxeko laguntza zerbitzuen prezioan onartu dute. Gaur egun 21,29 euro ordaindu behar dira orduko lanegunetan, eta jaiegunetan 22,87 euro. Zerbitzu horren premia duten zumaiar askok uko egin behar izaten diote, garestiegi iritzita. Eta erregulatu gabeko zerbitzu merkeagoetara jotzen dute. Arazoari aurre egiteko, Udalak erabaki du tarifak nabarmen jaistea. Orain lanegunetan 17,50 euro ordaindu beharko dira orduko, eta 18,50 euro jaiegunetan. Irakurri albiste osoa baleike.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide