Game of Thronesen errodajearen inguruko bilera irekia egingo dute bihar

Baleike.Eus 2016ko urriaren 12a

Bileraren helburua herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea da

Udal gobernuak, urriaren 13an egingo den bilerara gonbidatu ditu, Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta udal oposizioko taldeak. Bilerak helburu du herritarren kezka eta galderei erantzuna ematea.

Game of Thrones telesailaren muntaia eta grabaketa lanek herritarren artean sortu dituzten galderak argitu eta horiek erantzute aldera, udalak bilera ireki bat antolatu du zumaiarrekin bihar, hilak 13, arratsaldeko 18:30ean, Alondegian.

Bilerak helburu du prozesuaren nondik norakoak azaldu eta herritarrek honen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzea. Horretarako, udal gobernuak Geoparkeko, Kosta saileko, Aldundiko eta ekoiztetxeko ordezkariak eta oposizioko taldeak gonbidatu ditu. Era berean, gobernuak adierazi du zumaiarrek ikusgai dutela dagoeneko udal webgunean ekoiztetxearekin sinatutako akordioa. Akordioa hemen dago ikusgai (gazteleraz).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide