Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orain arte Zumaiako atletismoaren historian protagonistak izan diren herritarrak omentzeko aprobetxatu da Zakila Bira, baina amaitu da zerrenda nonbait, eta udalak erabaki du aurrerantzean urteko kirolari onenak saritzea. Lehen sanpedroetan egiten zen sariketa, eta aurrerantzean, Zakila Biran egingo da.
Kirol elkarteek proposatutako izenak hartu dira kontuan, eta aurten, Iñigo Peña piraguistak eta Pulpo eskubaloi taldeko neskak izan dira hautatuak. Peñak bosgarren izan da Rioko Joko Olinpikoetan, eta Pulpoko neskek emaitza bikainak lortu dituzte azken urteotan, eta etorkizun handia dutela erakutsi dute.