Ardantzabideko Plan Bereziaren behin-behineko txostena onartu du Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko irailaren 21a

Ostiralean argitaratuko da Ardantzabideko Plan Bereziaren txostena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta egun hortatik aurrera zumaiarrek 20 egun izango dituzte beren proposamenak eta alegazioak aurkezteko.

Ardantzabideko mugikortasun arazoak konpondu nahi ditu Plan Bereziak. (Baleike.eus) Ardantzabiden saltoki handi bat jartzeko proiektua aurrera doala ikusirik, mugikortasunaren ikuspegitik sor ditzakeen arazoen aurrean kezka agertu dute auzotarrek. Azalera handia hartuko du saltokiak, baina aparkaleku berririk ez du sortuko, etxe azpietan dagoeneko bizilagunen parkinak daudelako. Udalak bilera egin zuen auzotarrekin irailaren 5ean, eta han jasotako ekarpenak aztertu ostean, Ardantzabiderako Plan Berezia landu du, mugikortasunean egon daitezkeen arazoei aurre hartu nahian. Irakurri albiste osoa baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide