Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurkezpenean 2015eko urritik 2016ko maiatzera bitartean egindako 18 bileren ondorioak eta egindako lanaren emaitzak azalduko dizkiete bertaratzen direnei.
Oporren ondoren, irailaren 21ean, aurkeztuko du Zumaiako Udalak behin betiko 2015-2025 Biharko Zumaiara Boga Plan Estragikoa.
Aurkezpenean 2015eko urritik 2016ko maiatzera bitartean egindako 18 bileren ondorioak eta egindako lanaren emaitzak azalduko dizkiete bertaratzen direnei. Izan ere, Udal gobernuak azaldu duenez, Plan Estrategikoaz eta hauteskunde programaz baliatuko dira agintaldian egingo dituzte egitasmoak-eta lehenesteko.
Udalak jakinarazi duenez, Elhuyar Aholkularitza enpresak gidatutako 18 bileretan 200 bat herritarrek eta herriko eragileek parte hartu dute, eta "horiei esker" jaso ditu udalak "zumaiarren behar, proposamen eta iradokizunak lehe eskutik". Iraileko bileran nformazio hori guztia herritarrekin partekatuko du udalak, eta etorkizunean emango dituzten pausoen berri ere emango dutela jakinarazi du erakundeak.
Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie prozesuan parte hartu duten zumaiarrei eta eragileei nahiz taldeei, beren "inplikazioa, esfortzua eta lana ezinbestekoak" izan direlako Plan Estrategikoaren garapenean.