Herenegun Istanbulen izandako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzeak egin dituzte gaur, osteguna, Zarautzen, Azkoitian eta Zumaian. Izan ere, udal horiek bat egin dute Eudelen deialdiarekin, eta bost minutuko isiluneak egin dituzte udaletxeen atarietan.
Azpeitiko Udalak elkarretaratzerik ez du deitu, baina "elkartasuna eta doluminak" adierazi dizkie erasoan hildakoen gertukoei, eta zauritutakoak "ahalik eta azkarren osa" daitezen espero duela esan du. Horrez gain, atentatuen unean
aireportuan ziren bi azpeitiarrak onik daudela jakitearekin "biziki" pozten direla esan dute udal ordezkariek: "Guztiei gure babesa agertu nahi dieu, eta erabateko irmotasunez adierazi nahi dugu eraso horiek onartezinak direla". Azpeitiko Udalak, gainera, "munduan gertatzen diren erasoak" salatu ditu eta biktimei elkartasuna adierazi die, eta munduko herritar guztien giza eskubideak errespetatzea galdegin du: "Munduan zehar gertatzen diren eskubide urraketa oro salatu nahi dugu, gerrek eragindako biktima guztiak oroitu eta gerra gehiago ez izatea aldarrikatu".
Hemen, Zarauzko eta Azkoitiko elkarretaratzeen argazkiak: