Kalea guztiona da mugimenduak larunbatean egindako ekintzen baitan, mural bat margotu zen Erribera kalean, Alde Zaharrera eramaten duten eskaileren ondoan. Gaur goizerako ezabatuta zegoen murala, marroi koloreko pinturaz estalita.
Kartelak eta pankartak onartutako lekuetatik kanpo ezartzeko udal debekuaren aurkako ekintzen baitan egin zuten murala.