Historian eta geografian bidaia, Urola eskualdea ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko eka. 10a, 12:49

'Bost geltoki historian' eskaintza turistikoa berritu dute eskualdean, eta, batik bat, familiei begira prestatu dute. Egitasmoarekin, barne turismoa sustatzea da asmoa.

Azpeitiko Euskal Trenaren Museoa (Argazkilaria: Nerea Uranga) Azpeitiko Loiola auzoko santutegia eta Burdinbidearen Euskal Museoa; Zestoako Lili jauregia eta Ekainberri museoa; eta Zumaiako Algorri Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa. Horiek biltzen ditu Bost geltoki historian eskaintza turistikoak. Geltokiak desberdinak dira, eskaintzari eta bisitariei dagokienez. Hala dio Jexux Mujikak, Iraurgi Berritzen garapen agentziako Turismo teknikariak (Azpeitia, 1973): “Bost produktuak batera aurkeztuta, bisitari bera joan daiteke batera eta bestera. Ziur Loiolara bere kasa datorren bisitaria ez dela Lilira iritsiko; baina eskaintza osoa aurkeztuta, igual bai. Eskualdeko herrien artean sinergiak bilatu ditugu bisitari fluxua mugitzeko”. Bost geltoki historian produktua ez da berria; 2010. urteaz geroztik ari da Iraurgi Berritzen, Urola Turismo markaren bidez, produktua eskaintzen. Mujikak dioenez, ordea, eskaintza “berritu beharra” zegoen, eta familiei bideratzea erabaki dute. “Orain arte erantzun oso ona izan du produktuak, baina ohartu ginen bere gorenera iritsi zela eta salmentak beheraka zihoazela. Egunero ibili behar da eskaintza berritzen; ez turismo alorrean soilik”. Erreportaje osoa, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide