Axier Lopez kazetaria zigortu du Espainiako Gobernuak, Mozal Legea aplikatuta

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2016ko api. 6a, 12:53

Twitterren Naroa Ariznabarretaren atxiloketaren uneko argazkia sareratzeagatik, 601 euroko zigorra ezarri diote. Argiak jakinarazi duenez, "lege hori aplikatuta, Euskal Herriko kazetari bati jartzen dioten lehen zigorra da".

[caption id="attachment_293530" align="aligncenter" width="300"]Salaketaren irudia. (Argia) Salaketaren irudia. (Argia)[/caption] Axier Lopez Argiako kazetaria eta Zumaiako bizilaguna zigortu du Espainiako Gobernuak, “baimenik gabe” polizia operazio baten irudiak Twitterren argitaratzeagatik. Mozal Legea aplikatuta zigortu dute, eta 601 euroko isuna ezarri diote kazetariari. Argiak jakinarazi duenez, "lege hori aplikatuta, Euskal Herriko kazetari bati jartzen dioten lehen zigorra da". Naroa Ariznabarreta Eibarren atxilotu zuten uneko argazkia sareratzeagatik zigortu dute Lopez. Martxoaren 3an eskegi zuen irudia Twitterren, atxiloketaren unean bertan. Herritarren segurtasunerako 4/2015 Lege Organikoa erabili du Espainiako Gobernuaren ordezkariak zigorra aplikatzeko. Salaketaren arabera, “Eibarren aurrera eramandako polizia operazioaren irudiak sareratu zituen salatuak, @axierL-k, bere Twitter kontuan, inongo baimenik gabe. Irudi horiei esker, operazioan parte hartu zuten agenteak identifika daitezke, funtzionario horientzat identifikazio publikoak ekar dezaken arriskuarekin”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide