39.000 euroko aurrezkia lortu du Zumaiako Udalak igogailu publikoen mantentze-lanen esleipenarekin

Baleike.Eus 2016ko martxoaren 14a

Zumaiako Udalak ohar baten bidez azaldu du herriko 13 igogailu publikoen kontratua esleitu berri duela. Orain arte, igogailu hauen kontratuez enpresa ugari arduratzen baziren ere, udal gobernu berriak, “kudeaketa eraginkor baten alde eginez”, kontratu hauek guztiak hitzarmen bakar baten baitan egituratu ditu. 

Azaldu duenez, lau enpresen proposamenak jaso eta aztertu ostean, (Schindler, S.A., Thyssen-Group elevadores, S.L.U., Beltrán ascensores y montacargas, S.L. eta Orona, S. Coop) Schindler enpresa izan da kontratuaren esleipedun berria, “bere proposamena izan delako herriaren eta bereziki zumaiarren beharretara gehien egokitu dena”. 

2015. urtean 51.714,72 euro ordaindu ziren lan hauek gauzatzeko. “Kontratu guztien bateratze eta eguneraketa honekin 38.885 euroko aurrezkoa lortuko da aurten, %75,19koa, eta gainontzeko urteetan ere aurrezpen hau mantendu egingo da. Kontratu berria, arrisku orotarako aseguru bezala esleitu da eta bere gain hartzen du telefono zerbitzua ere. 

Jarraitu albistea irakurtzen, Baleike.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide