Bi ofizial eta peoi bat kontratatuko ditu Zumaiako Udalak aldi baterako

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 11

Zumaiako Udalak bi ofizial eta peeoi bat kontratatzeko prozesua martxan jarri du. Aldi baterako lanpostuak dira horiek, eta Zumaian erroldatutako langabetuei zuzenduta daude. Horrez gain, eskatzaileek euskaraz komunikatzeko gaitasuna izan beharko dute. Tituluari dagokionez, peoiek eskola ziurtagiria edo baliokidea aurkeztu beharko dute eta ofizialek, berriz, eskola graduatua, Lanbide Heziketako erdi mailako teknikari titulua edota baliokidea. Irailaren 20ra artean eman ahal da izena Lanbiden.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide