Iaz Zumaian egindako bigarren eskuko azoka bat (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
Asteburuan zehar Bigarren Eskuko Azoka egingo dute Zumaian Alondegian. Ekimenarekin gizarte iraunkorrago bat lortzeko bidean kontsumo jasangarriaren aldeko apustua egin nahi dute Algorri Interpretazio Zentroak eta Zumaiako Udalak elkarlanean. Ildo horretan, bigarren eskuko produktuen azokak gizarte kapitalistan errotuta dauden kontsumo ohiturak pixkana aldatzeko aukera eskainiko die herritarrei.
Goiz eta arratsalde zabalik
Mota askotako produktuak saltzeko aukera izango da asteburuko bigarren eskuko azokan eta jabeak berak jarriko dute salgai dituzten gauzen prezioa; salduz gero irabazien %100 ere jasoko dute herritarrek. Azoka bihar eta igandean10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da irekita.