Otsailaren 14an egingo dute Kobaz Koba mendi lasterketa

Iraia Oteiza

Hainbat lasterkari, azkeneko Kobaz Koba proban. (Ihintza Elustondo)

Ohi bezala, bi ibilbide egin ahal izango dituzte partaideek: Artzei (15 kilometrokoa) eta Zaldei (30 kilometrokoa). Zestoarrek lehentasuna izango dute dortsala eskuratzeko; asteazkenetik abenduaren 2ra izango dute horiek dortsala erreserbatzeko aukera. Zestoatik kanpoko korrikalarientzat izena emateko epea aurrerago iragarriko dute antolatzaileek.

Otsailaren 14an, igandez, egingo dute datorren urteko Kobaz Koba mendi lasterketa. Zestoako probaren hamaikagarren edizioa izango da datorrena, eta, ohi bezala, bi ibilbide egin ahal izango dituzte partaideek: Artzei (15 kilometrokoa) eta Zaldei (30 kilometrokoa). Artzei ibilbideko dortsala 25 euro ordaindu beharko dute herritarrek, eta Zaldeikoa, berriz, 36 euro.

Aurreko edizioan bezala, zestoarrek lehentasuna izango dute dortsala eskuratzeko orduan. Hain zuzen ere, Kobaz Koba probarako dortsala nahi duten zestoarrek erreserba egin beharko dute Zestoako kiroldegiko harreran, 943-14 79 42 telefono zenbakira deituta edo kiroldegia@zestoa.eus helbidera idatzita. Asteazkenetik –azaroak 25– abenduaren 2ra arte izango dute horretarako aukera. Parte hartu nahi dutenek izen-abizenak, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta NA zenbakia adierazi beharko dituzte, zein ibilbidetan parte hartu nahi duten ere zehaztuz. 

Zestoatik kanpoko korrikalarientzat izena emateko epea aurrerago iragarriko dute antolatzaileek. Eskuragarri jarri dituzten dortsalen kopurua gainditzen baldin badute, zozketa bidez banatuko dituzte horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide