Zestoako jubilatuek ere datorren astean ospatuko dute beren astea

Andoni Elduaien

Jubilatuen Asteko bazkari bat. (Intza Trula)

Bingo nahiz karta joko txapelketak, ibilaldiak eta hainbat otordu egingo dituzte datorren astean Zestoan Jubilatuen Astea ospatzeko. Herriko hainbat puntutan egingo dituzte juntadizoak. 

Zestoako Jubilatuen Astea ospatuko dute datorren astean. Astelehenetik igandera bitartean askotariko ekintzak egingo dituzte herrian zehar barreiatuta, hala nola jubilatuen tabernan eta Gisasola nahiz San Juan egoitzetan. 

Astelehenean, bingo saioa egingo dute jubilatuen tabernan (16:00). Asteartean eta ostegunean, berriz, karta joko desberdinen txapelketak jokatuko dituzte (17:00); asteartean, Gisasola egoitzan, seiko urrean arituko dira, eta ostegunean, San Juan egoitzan, musean eta puntuan. Dena den bi egunetan 16:30erako zabalduko dute izen ematea. 

Ostiralean, larunbatean eta igandean ere egingo dituzte, ordea, ekintzak Zestoako jubilatuek. Ostiralean, 18:00etan, tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastatzeko aukera emango dute, jubilatuen tabernan, eta zapatuan, 'Bide osasuntsua' deituriko ibilaldia egingo dute, 10:00etan kiroldegitik abiatuta; ondoren, gainera, pintxo dastaketa egingo dute jubilatuen tabernan. Igandean, azkenik, meza eta bazkaria egingo dituzte. 12:30eko elizkizunean aurtengo urtean hildakoak izango dituzte gogoan, eta 14:30ean, bazkaria egingo dute jubilatuen tabernan. 

Hona hemen egitaraua osorik: 

Azaroak 23, astelehena:

  • 16:00. Bingoa, jubilatuen tabernan.

Azaroak 24, asteartea:

  • 17:00. Seiko urre txapelketa, Gisasola egoitzan; izen-ematea, 16:30ean.

Azaroak 26, osteguna:

  • 17:00. Mus eta punto txapelketak, San Juan egoitzan; izen-ematea, 16:30ean.

Azaroak 27, ostirala:

  • 18:00. Tortilla pintxoen eta gaztaina erre jana, jubilatuen tabernan.

Azaroak 28, larunbata:

  • 10:00. Bide osasuntsua deituriko ibilaldia.
  • Ondoren, pintxo dastaketa jubilatuen tabernan.

Azaroak 29, igandea:

  • 12:30. Meza elkartean aurten hildako guztien alde, parrokian.
  • 14:30. Bazkaria, jubilatuen tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide