Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldi luzea egiteko aukera izango dute bihar, asteazkena, Zestoako adineko pertsonek. Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorria lotuko dituzte oinez. Guztira, 8 kilometro eskaseko ibilbide lauari egin beharko diote aurre parte hartzaileek. 08:45erako egin dute hitzordua kiroldegiaren atarian. Nolanahi ere, Azpeitira autobusez joango dira, eta handik Zestoara oinez itzuli.