ETBk Go!azen telesailaren 13. denboraldia estreinatuko du datozen egunetan, baina lehenago, sasoi berriko aurreneko atala ikusteko aukera izango da zinema aretoetan. Zestoan, datorren igandean izango da emanaldia, 17:00etan, Kultur Etxean.
Denboraldi berriak aldaketa nabarmenak ekarriko ditu Basakabira. Orain arte udalekua izan dena Wellington Music Academy musika akademiaren egoitza bihurtuko da. Hala, ikasleek hautaketa prozesu zorrotz bati egin beharko diote aurre akademian sartzeko. Pertsonaia berriak ere iritsiko dira telesailera, eta musika, maitasuna eta adiskidetasuna izango dira, besteak beste, istorio berrien osagaiak. Go!azen-en hamahirugarren denboraldia bihar bertan estreinatuko da Makusi plataforman, eta azaroaren 20an iritsiko da ETB1era.