Mendi Astea egingo dute Zestoan azaroaren 10etik 15era

Ihintza Elustondo

Iazko Zestoako Mendi Asteak utzitako une bat. (Utzitakoa)

Datorren astean, asteartetik igandera, mendizaletasunari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte Zestoan, Agiro mendi klubak udalaren laguntzarekin antolatuta. Emanaldiak eta irteerak egingo dituzte. 

Agiro mendi klubak Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatuta, Mendi Astea egingo dute datorren astean Zestoan. Azaroaren 10etik 15era bitartean, asteartetik igandera, mendizaletasunari lotutako hainbat jarduera gauzatuko dituzte. Asteartean hasiko dituzte ekintzak, Denali, McKinley (Alaska), orain dela 32 urte filmaren emanaldiarekin. Igandean, berriz, BTT zeharkaldiarekin itxiko dute Mendi Astea.

Hona hemen egitaraua: 

  • Azaroak 10, asteartea

Denali, McKinley (Alaska), orain dela 32 urte filmaren emanaldia, Mikel Irurerekin, 18:30ean, Alonderon.  

  • Azaroak 13, ostirala

3.000 ibones zeharkaldiaren aurkezpena, Agiro mendi klubeko kideekin, 18:30ean, Alonderon.  

  • Azaroak 14, larunbata

Mendikute gailurra eta gaztelua zeharkatuko dituzte, 08:30ean Gurutzetik abiatuta. 

  • Azaroak 15, igandea

BTT zeharkaldia, Rubio-Iraolagoitiaren omenez, 09:00etan Gurutzetik abiatuta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide