Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilbide motza egingo dute bihar

Iraia Oteiza

Zestoa Osasuntsu programako artxibo irudia. (Zestoako Udala)

Kiroldegi aurretik abiatuta, Ekainberri ingurura joango dira parte hartzaileak. Gurpil aulkiarekin ere egiteko moduko paseoa izango da.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilaldi motza antolatu dute biharko, osteguna. Kiroldegi aurrean elkartuko dira 10:30ean, eta handik abiatuta, honako ibilbide hau egingo dute: Idiazpi, Ekainberriko aparkalekua, Trenbideko zubia, Errotazar, Lili, Lauiturrieta, Zubimusu eta kiroldegia.

Antolatzaileek adierazi dutenez, gurpil aulkian ere egin daitekeen ibilaldia izango da biharkoa, eta ondoren hamaiketakoa eskainiko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide